Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hernaz

edo Larra. Nafarroaren (Izaba-Belagoa) eta Biarnoren (Areta) arteko mendatea, Arlas eta Soum de Leche gainen artean. Inguru haietan du sarrera San Martingo leizeak (1.230 m sakon, munduko sakonena). Hernazko lepoan dago San Martin Harria, Nafarroaren eta Biarnoren arteko mugarria. Bertan egiten da urtero Hiru Behien Zergaren ospakizun entzutetsua.