Hermes Trimegisto
(“Trimegisto” hitzak «hiru aldiz handia» esan nahi du). Tot egiptoarraren ilargi jainkoari greziarrek jarri zioten izena. Azken hauen ustez aspaldi bizi izandako errege bat zen, eta magiari, astrologiari eta alkimiari buruz idatzi asko egin zituen. Zientzien eta arteen sortzailea zela uste zuten. Ustez Hermes-enak ziren idatzi horiek garrantzi handia izan zuten K.o. IV. mendean sortu ziren erlijio eztabaidetan.