hermafroditismo
iz. Biol. Gameto arrak eta emeak batera dituen animaliaren edo landarearen sexu mota. Hermafroditak ugariak dira animalien eta landareen erreinuetan. Landare fanerogamo gehienak hermafroditak dira. Bi gameto motak gonada berean edo desberdinetan izan daitezke, eta batera edo denbora tarte batekin. Gizakietan nahiko arraroa da benetako hermafroditismoa (pertsona batek barrabilak eta obulutegiak edukitzea). Kasu horretan, pertsonaren kanpoko ernal organoak maskulinoak dira, baina gonadak eta zelularen ezaugarri kromosomatikoak femeninoak. Sexuarteko egoera hauek ia guztiak sortzetikoak izan ohi dira. Giza gorputzean gertatzen diren aldaketaz kanpo, hermafroditek era askotako portaera psiko-sexualak izaten dituzte, nork bere sexualitatea gizonezko edo emakumezko gisa hartzen duen.