Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hermes

Mit. Olinpoko mezularia, merkataritzaren, lapurretaren eta hegaldien jainkoa zen; bidaiariak bidean zehar gidatzen zituen jainkoa. Zeus eta Maiaren semea zen. Dortoka batez lehen lira egin zuen. Hego zabaletako burukoaz jantzita, eskuan makila zuela, eta espartin hegodunekin irudikatzen zuten. Erromatarrek Mercurio izena jarri zioten.