Heliodoro Emesakoa
(Gr. Heliodoros). Greziar idazlea (Emesa, Siria, K.o. III. edo IV. mendea). Haren Etiopiakoak edo Teagenes eta Kariklea bizantziar eleberrien eredutzat hartzen da. Bizantzion arrakasta handia lortu zuen, eta Errenazimentuan ere irakurtzen zen. Eragin nabarmena izan zuen XVI. eta XVII. mendeetako Mendebaleko literaturan (Tasso, Calderón, Cervantes).
- helikoide
- Helikon
- helikoptero
- helikotrema
- helio
- Heliodoro Emesakoa
- heliofilo
- Elagabalo
- Heliogabalo
- heliografia
- heliografo