Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

helio

iz. Kim. Gai bakuna, kolorerik, usainik eta zaporerik ez duen gas geldoa (He; at.-z. 2; at.-m. 4,003). Dagoen gas arinena da, hidrogenoaren ondoren; gaitza da isurkari bihurtzen eta ez da sukoia ez pozoitsua; beroaren eroale ona da. v Gas naturaletan eta eguratsean dago helioa, eta zenbait izarren osagaia da. Helioa lortzeko airea oso tenperatura hotzetan jartzen da harik eta gainerako osagaiak isurkari bihurtu eta helioa baizik geratzen ez den arte; gas naturaletatik ere atera daiteke gasak oso presio handietan jarriz gero. Helioa isurkari bihurtzeko -268,6 °C-ko tenperatura behar da. Lockyer-ek Eguzkiaren espektroan aurkitu zuen 1868. urtean (Helios hitzak “eguzki” esan nahi du) eta William Ramsay-k, 1895. urtean, uranio meetan. Helioa ez da beste gaiekin elkartzen. Globoak betetzeko erabili ohi da; odolarekin nahasten gaitza denez nitrogenoaren ordez erabiltzen dute urpekariek eta hegazkin gidarie oxigenoarekin batera; hozgarri gisa ere erabiltzen da.