Helikon
Beoziako mendia (Grezia). Garaiera: 1.748 m. Elezaharren arabera, musen toki laketenetariko bat zen, batez ere Hipokrene iturria eta musen santutegia (Museion) zegoen baso sakratua. Lau urtez behin museia esaten zitzaien musika eta poesia lehiaketak egiten ziren. Helikon mendiaren barrenean Askra zegoen, Hesiodoren sorlekua.