heliografo
iz. Astr. Eguzki orduen iraupena neurtzeko erabiltzen den tresna. Eguzkiaren izpiak paper batean bateratzen dituen beirazko esfera bat du heliografoak. Eguzkiaren mugimenduak egunean zehar arrasto bat uzten du kartoian, eta horren luzera neurtuz eguzki-orduak zenbatzen dira. v Teknol. Eguzkiaren argia islatuz leku batetik mezuak bidaltzeko erabiltzen den tresna. Lescurre-k asmatu zuen 1856 urtean; Morseren kodea erabiliz, adibidez, odaiertzaren mugaraino bidal daitezke mezuak.