Elagabalo
(Sextus Varius Avitius Basianus). Erromako enperadorea (K.o. 294 - Erroma, 222). Emesa-n (Siria) Eguzki (Baal) jainkoaren apaiz nagusia zen, eta hamalau urte zituela Siriako lejioak enperadore izendatu zuen. Bere lehengusu Karakala hil zuen. Makrino enperadorea garaitu ondoren, Augusto eta Marko Aurelioren bideari jarraitu zion. Eguzkia inperioko jainko nagusi egin zuen. Elagabaloren agintaldia gehiegikeria eta nahasmendu sail luze bat izan zen. Pretoriarrek, amarekin batera hil ondoren, Severo Alexandro haren lehengusua ezarri zuten agintari.