Hekate
Mit. Ilargi, itsaso eta infernuetako jainkosa, sarritan hiru buruz edo hiru gorputzez irudikatua. Artemis, Selene edo Persefonerekin lotuta ageri da. Nahikoa berria da Greziako mitologian, Homeroren poemetan ez baita aipatzen. Zeusen, edo Perse titanaren, eta Asteriaren alaba; Eszila munstroaren ama (Forzis-ekiko harremanetatik) eta Zirze eta Medearena (Este-ekikoetatik). Itsasgizonen jainkosa babeslea zen, baina, hala ere, gizonei mamuak bidaltzen zizkien. Santutegi ugari izan zuen: Eginan, Trazia ondoko uharteetan eta Asian. Erroman sorginkeriaren eta infernuko magiaren jainkosatzat zuten.