Hekateo Miletokoa
(Gr. Hekataios). Greziar historiagile eta geografoa (K.a. 540 inguruan - 480). Joniako historiagilerik ezagunena. Herodotoren aitzindaritzat hartu ohi da. Asia, Egipto eta Europan barrena ibili ondoren, Periegesis (Munduan zehar bidaia) izeneko obra idatzi zuen. Gaur egun Hekateoren obraren zati batzuk besterik ez dira ezagutzen. Genealogia izenburuko obra antzinako Greziaren historiaren laburpena da eta haren sarreran historia hitza lehen aldiz erabiltzen da bilakuntza zentzuan. Joniako bizitza politikoan esku hartu zuen.
- Heisenberg, Werner
- Heissenbüttel, Helmut
- Hejduk, John
- hejira
- Hekate
- Hekateo Miletokoa
- hekatomero
- Hekla
- hektarea
- hektogramo
- hektolitro