Hejduk, John
Estatubatuar arkitektoa (New York, 1929 - New York, 2000). 1947-1950 bitartean egin zituen arkitektura ikasketak, eta 1950-1953 bitartean osatu zituen, Cincinnatiko Unibertsitatean lehendabizi, eta Harvardeko Diseinu Eskolan gero. 1954-1956 bitartean diseinu irakasle izan zen Texasko Unibertsitateko Arkitektura Eskolan, eta irakasle laguna Cornellen (Ithaca), 1958 eta 1960 bitartean. Lau urte geroago New Yorkeko Cooper Unioneko arkitektura irakasle izendatu zuten. Theo van Doesburgen obran oinarritzen den Five Architects arkitekto elkarteko kide izan zen, kide abangoardistena. Proiektista gisa, etxebizitza partikularrak diseinatu zituen batez ere: Demlin House (1960, Locust Valley, Long Island, New York); Diamond House (1963-1967); Bernstein House (1968, Mamaroneck, New York); Wall House (1970); Bye House (1973, Hidgefield, Connecticut). Sari asko irabazi zituen.