hejira
iz. Mahomak Mekatik Medinara egindako ihesaldia, Islamaren hasierako datatzat hartzen dena. Kristau egutegiaren 622. urteko uztailaren 16an hasi zen hejira; Umar kalifak ezarri zuen egutegi berria hejira gertatu zenetik 18 urte bete zirenean. Gaur egun kristau egutegia eta hejirarena, biak, erabiltzen dira musulman herri gehienetan.