Heise, Hans-Jürgen
Alemaniar idazlea (Bublitz, Pomerania, 1930). Hogei urte zituela Berlingo mendebaldera joan zen ihesi. 1958tik aurrera Kieleko Mundu Ekonomiako Institutuko artxiboko zuzendari gisa lan egin zuen, gaztelaniazko eta ingelesezko poemak alemana itzultzeaz gainera. Sari asko irabazitakoa da, eta horien artean aipagarriak dira Pomeraniako Kulturaren saria (1993) eta Andreas Gryphius saria (1994). Rimbaud eta García Lorcaren testuen bidez poesia egiteko molde propioa aurkitu zuen; barneko eta kanpoko naturaren arteko tirabirek markatzen dute bere obra. Bere lehenengo poema bilduman –Vorboten einer neuen Steppe (1962, Estepa berri baten aitzindariak)– ekologiaz hitz egiten du ironia handiz. Hurrengo lanak sinbolistagoak dira: Worte aus der Zentrifuge (1966, Hitzak zentrifugadoratik), Besitzungen im Untersee (1973, Ondasunak itsas hondoan), edo Vom Landurlaub zurück (1975, Landako oporretatik bueltan). Espainiako eta Latinoamerikako poesiaz duen ezagutzari esker, tonu eta eduki berriez hornitu du naturaren lirika. Beste lan batzuk: Wegloser Traum (1964, Biderik gabeko ametsa), Beschlagener Rückspiegel (1965, Atzerako ispilu gandutua), Der Zug nach Gramenz (1985, Gramenz-era doan trena) eta Der Aufstand der Requisiten (1992, Betebeharren matxinada).
- heineratze
- heinka
- Heinrich, Wili
- heintsu
- heipe
- Heise, Hans-Jürgen
- Heisenberg, Werner
- Heissenbüttel, Helmut
- Hejduk, John
- hejira
- Hekate