Heisenberg, Werner
Alemaniar fisikaria (Würzburg, 1901 - Munich, 1976). Munichen eta Göttingenen egin zituen ikasketak, eta azken hiri horretako unibertsitatean Max Bornen laguntzaile izan zen. Fisikako irakasle izan zen Leipzigen (1927), Berlinen (1942) eta Göttingenen (1946). Ferromagnetismoaren teoria ikertu zuen (1928) eta hidrogenoaren forma alotropikoak aurkitu zituen. Bestalde, segurtasun ezaren printzipioa azaldu zuelarik, mikromekanikaren kontzeptuak eraberritu zituen. Heisenbergek atomoaren nukleoarentzat proposaturiko eredua da gaur egun onartzen dena. 1932an Fisikako Nobel saria irabazi zuen.
- heinka
- Heinrich, Wili
- heintsu
- heipe
- Heise, Hans-Jürgen
- Heisenberg, Werner
- Heissenbüttel, Helmut
- Hejduk, John
- hejira
- Hekate
- Hekateo Miletokoa