Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hebrearrei gutuna

Itun Berriko liburu kanonikoa. Elezaharraren arabera San Paulok idatzia bide zen, baina gaur egun haren ikasle batek edo lehen kristau taldeak egina dela pentsatzen da. Egileak dioenez, apaizgoak eta Itun Zaharreko gurtzak Jesu Kristorengan iristen du bikaintasuna, eta harengan betetzen da Berrerospena.