hebrear
izlag. eta iz. Judu herriaren izen zaharra. ik. hebertar. || iz. Hebreera. v Bibliak dioenez Abrahamen ondorengoek osatzen zuten herria da; hitzaren esanahia “alde batetik bestera dabiltzanak” (nomadak) da. Bibliako pasarte batzuetan azaltzen denez, egiptoarrak eta beste atzerritarrak ziren juduei hebrear deitzen zietenak. ik. judu.