Grodno
Bielorrusiako hiria, izen bereko eskualdeko hiriburua (25.000 km2, 1.124.000 biztanle), Niemen ibaiaren ondoan. 247.000 biztanle (1985). Ehunak, beira, oinetakoak eta tresneria elektrikoa dira industria nagusiak. v Historia. 1793an Poloniako Dietak Grodnon izenpetu zuen Errusiarekin Poloniaren bigarren zatiketa. Hiria, lehenago Lituaniarena eta ondoren Poloniarena izan zen, eta Errusiak beretu zuen 1795ean, Stanislas Poniatowskik abdikatu ondoren.