Grisolía, Santiago
Espainiar biokimikaria (Valentzia, 1923). Medikuntza ikasketak egin zituen Valentzian (1944) eta Madrilen (1949). Gero Estatu Batuetara joan zen, New Yorkeko Unibertsitatera, Severo Ochoarekin karbono dioxidoa nola atxikitzen den ikertzera. Ikerlanaz gainera, eskolak eman ditu Ameriketako eta Europako zenbait unibertsitatetan. Grisolíak batez ere nitrogenoaren metabolismoaren entzimologia ikertu du proteinen degradazioan eta pirimidinenean. Artikulu zientifiko asko idatzia da. 1990ean Zientzia eta Teknika Ikerkuntzako Asturiasko Printzea saria eman zioten.
- Grisey, Gérard
- Grisham, John
- grisoi
- Grisoiak
- grisola
- Grisolía, Santiago
- grisu
- grizzly
- Grocín
- Grodno
- Groenlandia