Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

grisu

iz. Kim. Ikatz meategietan sortzen den gas sukoia. Metanoz (% 77-99), goi mailako hidrokarburoz eta gas karbonikoz dago osatua. Gai organikoa ikatz bihurtu bitartean sortzen da, eta aireak baino arinagoa denez meategietako goiko aldeetan biltzen da. Airean % 6ko proportzioa izatera iristen denean, lehergarri bihurtzen da. Horregatik meategietan neurgailuak izaten dira grisu neurria eta aire sarrerak zaintzeko.