Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Groninga

Herbehereetako izen bereko probintziako hiriburua. 168.006 biztanle (1986). Merkataritzagunea. Unibertsitatea, 1614an sortua. Arte eta historiako museoa. XVII. mendeko monumentu jakingarriak. Probintziak 2.335 km2. 560.029 biztanle ditu (1986). Westerwoldeko uharteak Groningakoak dira. Abelgorri hazkuntza. Garia, azukre erremolatxa eta patata lantzen dira. Gas naturala.■ Historia. IX. mendean hiri aberatsa zen, baina normandiarrek suntsitu zuten. 1251n inguruetako kantoiekin egin zuen hitzarmen bati esker (eskualdeko merkatu bakartzat onartua), sei mendeko oparotasuna izan zuen. 1284an Hansako Ligan eta 1579an Utrecht-eko batasunean sartu zen, 1536an Karlos V.aren esku gelditu zenean. 1810ean mendebaleko Ems-eko departamentuko hiriburu izan zen.