Grillparzer, Franz
Austriar idazlea (Viena, 1791 - Viena, 1872). Finantza ministerioan funtzionario izan zen, baina aldi berean antzerki lanak idatzi zituen, nahiko berandu arte arrakastarik erdietsi ez bazuen ere. Goetheren eragina nabarmena da bere lanetan. Obra nagusiak dira: Sappho (1818), Das Goldene Vliess (1818-1820), König Ottokars Glück und Ende (1823) eta batez ere Des Meeres und der Liebe Wellen (1826).