Grimm, Jakob Ludwig Karl
Alemaniar filologoa eta idazlea (Hanau, 1785 - Berlin, 1863). Antzinako literaturako irakasle eta liburuzain izan zen Gotingan, baina 1837an kargutik kendu zuten ideia liberalak zituelako. Lan asko egin zituen Wilhelm Karl (1786-1859) anaiarekin batera. Famatuak egin ziren, esaterako, Grimm anaiek bildutako Alemaniako sagen bilduma (1816-18, Deutsche Sagen) eta haur ipuinena (1812-22, Kinder und Hausmärchen), herriko jende xumearen ahotik jasoak. Gramatika eta hizkuntzalaritza gaiak ere erabili zituen Jakobek: Deutsche Grammatik (1819-37, Alemanaren gramatika), Geschichte der deutschen sprache (1848, Alemanaren historia), Deutsche mythologie (1835, Alemaniar mitologia). Anaiarekin batera alemanaren hiztegi nagusia argitaratu zuen 32 liburukietan (1852-61, Deutsches Wörterbuch). Germaniar hizkuntzalaritza modernoaren oinarriak jarri zituzten lan horrekin Grimm anaiek. v Grimm-en legea edo lehen errotazio kontsonantikoa. Jakob Grimm-ek aurkitutako legea. Hizkuntza germanikoetan zenbait kontsonantek egiten dituzten aldaketa erregularrengatik esaten da. Hori dute germaniar hizkuntzek bereizgarri gainerako indoeuropear hizkuntzen aldean.
- grilido
- grilotalpido
- Grillparzer, Franz
- Grimaldi
- Grimaldi
- Grimm, Jakob Ludwig Karl
- grimu
- grina
- grinagarri
- grinarazi, grinaraz, grinarazten
- grinarazte