Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grimaldi

Genoako familia, XII. mendeaz gero ezaguna. Genoako guelfoen buruzagi izan ziren, eta doriatarren kontra egin zuten gerra. 1297an, Raniero Grimaldi Monakon jarri zen bizitzen, Genoatik egotzi zutenean. v Antonio. Almirante genoarra. Kataluniarrak eta aragoitarrak garaitu zituen (1332), baina 1353an veneziarrek garaitu zuten bera, eta ondorioz Giovanni Visconti Milango jaunaren babesa onartu behar izan zuen Genoak. v Domeniko (1510 inguruan-1592). Lepanton borrokatu ondoren (1571) komentuan sartu zen, eta Cavaillon-go apezpiku (1584) eta Avignon-go artzapezpiku izan zen (1585).