Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grimaldi

Italiako herria (Liguria). 1872an E. Rivière-k eta L. de Villeneuve-k, Monakoko Alberto printzearen laguntzaz, egin zituzten indusketetan, Grimaldiko bederatzi leizetan giza-hezurdura fosilduak aurkitu ziren, Cro-Magnongo arrazakoaren kidekoak (Menton-go gizona). Beste bi hezurdura are zaharragoak ere aurkitu ziren, beltzen ezaugarriak dituztenak, Grimaldiko arraza deitukoak.