Griffith, Arthur
Irlandar politikaria (Dublin, 1872 - Dublin, 1922). United Irishman egunkariko argitaratzaile eta kazetari izan zen (1901). Sinn Fein mugimendua sortu zuen; ez zuen inolaz onartu Irlanda bitan banatzen zuen Home Rule delakoa, baina ez zuen parte hartu 1916ko iraultzan. Hala ere ingelesek atxilotu zuten, eta Londresko hitzarmena prestatu zuen (1921); Eamon de Valerak ez bezala, Griffith-ek onartu egin zuen hitzarmena. Irlandako estatuko lehen lehendakaria izan zen (1922).