Greenberg, Clement
Estatubatuar arte kritikaria (New York, 1909 - New York, 1994). Poemak idatzi zituen, baita frantsesetik eta alemanetik hainbat obra ingelesera itzuli ere. Artearen inguruko liburuak argitaratu zituen, pinturari buruzkoak batik bat, eta Artea eta kultura izenburupean bildu zituen (1961).