Gréco, Juliette
Antzezle eta kantari frantsesa (Montpellier, 1927). 1949tik aurrera kantua hobetsi zuen, J.P. Sartrek eta R. Queneauk bultzaturik, baina antzertia eta zinema utzi gabe (Élena et les hommes, J. Renoir, 1956). Haren errepertorioa mingotsa da eta teknika bera erabiltzen du beti bere pertsonaiak jokatzerakoan: soineko beltza, gorputza geldi, eskuen jokoa.