Greenaway, Peter
Britainia Handiko pintore eta zinemagilea (Newport, Ingalaterra, 1942). Minimal eta estrukturalismo mugimenduetako margolari garrantzitsuenetakoa da. Pintatzeari utzi gabe, 1966an telebistarako dokumentalak eta film laburrak egiten hasi zen. Lehen lan luzea polizia film berezia izan zen: The Draughtman’s contract (1982, Marrazkilariaren kontratua). Beti tonu esperimentalaren ildotik, hoztasuna da haren ezaugarri nagusia. Beste film batzuen izenburuak: The belly of an arquitect (1987, Arkitektoaren sabela), Drowning by numbers (1988) eta The cook, the thief, his wife and her lover (1989, Sukaldaria, lapurra, haren emaztea eta honen maitalea). Hauek dira 1990eko hamarraldian egin zituen film aipagarrienak: Prospero's Books (1991), The Baby of Mâcon (1993), The Pillow Book (1996).