Green, George
Ingeles matematikaria (Sneinton, Nottingham ondoan, 1793 - Nottingham, 1841). Essay on the Application of Mathematical Analysis to the Theory of Electricity and Magnetisme obran (1828) esparru magnetikoen ikerketan funtzio potentzialen ideia sartu zuen. Bere izena daraman teoremak funtzioen ikerketa asko erraztu zuen. v Green-en funtzioa. Mat. eta Fis. Eremu baten funtzio potentziala adierazten du. P eremuari loturik dagoen U funtzio potentzial orokorra honela adierazten da: