Green, Julien
Frantses idazlea (Paris, 1900 - Paris, 1998). Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Virginian jarri zen bizitzen. Familia protestantean hezi bazen ere, katoliko egin zen. Lehen eleberrietan giro itogarri kezkaz betea agertzen du; Mont-Cinčre (1926), Adrienne Mesurat (1927) eta Léviathan (1929) eleberriak dira giro horren erakusgarri. Ondoren, barne bizitzaren azterketa hartu zuen oinarri Le visionnaire (1934) Minuit (1936), Moira (1950) eta Terre lontaine (1966) lanetan. Autobiografiarako joera ere azaldu izan zuen Partir avant le jour (1963), Mille Chemins ouverts (1964) eleberrietan, besteak beste. 1987an Les pays lointaines argitaratu zuen. Eguneroko bat ere idatzi zuen 1938-1955 urte bitartean.