golo
iz. Kokospeko gizen edo haragizko tolesa. || Kokospeko bi alboetan eritasun baten ondorioz agertzen diren handitsuak. ik. hazizurri. Med. Tiroides izeneko guruinaren hantura, eta hedaduraz, lepoko hantura. Bere funtzioak ondo betetzen dituela ere tiroidesaren hantura azaltzen denean, golo eutiroideo esaten zaio; tiroides guruinak behar bezala lan egiten ez badu, berriz, golo hipotiroideo izena ematen zaio eritasunari, eta azkenik, tiroidesak neurriz gaindi lan egiten duenean, golo hipertiroideoa izenekoa izaten da. Lau dira goloa eragiten duten arrazoi nagusiak: iodo gabezia, entzimen eskasia (heredentziazko gaitza izaten da), zenbait gairen eragina (ez dute uzten tiroidesaren isurkaria sintetizatzen) eta tiroxinaren beharraren areagotzea (haurdunaldian eta nerabe aroan). v Golo exoftalmikoa. Golo mota bat. Begiak handitu eta kanporantz irteten dira; horrekin batera anemia eta bihotzean arazoak azaltzen dira askotan.