Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

goma

iz. Zuhaixka batzuen enborrei darien gai likatsua. v Kim. Karbono hidratozko polimeroa (polisakaridoa), uretan erraz urtzen dena. Tropikoko zuhaitz batzuen enborretan (Acacia eta Astragalus motetakoak) sortzen diren konkorrak hartuta lor daiteke, eta baita kimika baliabideak erabilita ere, almidoizko eta zelulosazko gaien sintesia eginez. Goma landare batzuek, arabi gomak, adibidez, uretan urtu eta disoluzio gardenak sortzen dituzte. Beste goma batzuek, goma tragakantak, adibidez, gelatina itxurako gaia osatzen dute, ura xurgatzeko erraztasuna dutelako. v Arabi goma. Uretan erraz urtzen den polimeroa, karbohidrato konposatu baten banakoez osatua dagoena. Galaktosa, azido glukuronikoa, arabinosa eta antzeko azukreak ditu osagai. Molekula pisua 250.000 ingurukoa du. Akazia zuhaitzetan sortzen da, eta pusketaka kendu eta garbitu egiten da industrian erabili ahal izateko. v Petrol. Petroliogintzan, gasolina mota berezi baten (crack motakoa) gai kimiko konposatu asegabeen oxidazioz sortzen den polimeroari esaten zaio.