Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

golko

iz. Geogr. Bi lurmuturren arteko itsaso zatia, badia baino handiagoa. v Golko gehienak itsas mailak gora egitean eratu dira, glaziarrak urtzean eta itsasertza urez betetzean, adibidez; beste batzuk, ordea, itsasertzeko hausturen edo tolesturen eraginez itsasertza itsas mailaren azpitik geratzean; Kaliforniako eta Persiako golkoak, indar tektonikoek eragindako sakana urez betetzean eratu ziren. Golkoak itsasarte baten edo bat baino gehiagoren bitartez lotzen dira itsasoarekin; askotan golko barruko uraren ezaugarriak itsasokoarenak ez bezalakoak izan daitezke, golkoaren formak, sakontasunak, hondoaren topografiak eta abarrek eraginda.