Golovine, Serge
Monakoar ballet dantzaria (Monako, 1924 - Paris, 1998). Julia Sedova, Alexandre Volinine, Olga Preobrajenska eta beste zenbaitekin egin zuen dantza haurtzaroan eta gaztaroan. 1941ean Montecarloko Operako Balletean hasi zen eta Parisko Operan 1947an. Cuevaseko Markesaren konpainian aritu zen ondoren, hura hil zen arte (1962). Konpainia horretan egin zen famatua, batez ere Basoko loti ederra dantzatuz, Rudolf Nureyevekin. Bere konpainia sortu ondoren (hilabete batzuk bakarrik iraun zuen), Genevako Antzoki Handiko ballet irakasle izan zen (1964-1969), eta ondoren bere eskola propioa eratu zuen Genevan bertan. Parisko Operako Balletean irakatsi zuen 1981etik 1997ra. Antzoki horretantxe dantzatu zuen azkenekoz (1975) bere obra gogokoena: Petrouchka.