Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Golkonda

Indiako antzinako hiria, Haidarabad-eko mendebalean. 1518an sortu zuen Quli Qutb Shah-ek eta 1688an Aurangzeb-ek hartu zuen. Ezaguna zen bertako diamanteei eta pintura eskolari esker. Gotorleku zaharraren hondakinak daude. Golkondako erresuma oso ezaguna egin zen Europan XVII. mendean, bertako aberastasun paregabeengatik.