Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

goliardo

iz. XII.-XIII. mendeetan lekuz leku eskean eta kantari bizi ziren “irakasle ibiltariak”. Unibertsitateko ikasleak, irakasle pobreak, apaizgoa utzitakoek, ihes egindako fraideak izaten ziren goliardoak. Haien bizitza Erdi Aroko helburu aszetikoaren eta Elizaren arau estuen kontrako erreakziotzat ikusten da gaur egun. Haien kantak, latin arrunteko bertsoetan eginak, maitasunari, ardoari eta bizitza ibiltariari eskainiak izaten ziren, eta sarritan eraso zorrotzak egiten zizkioten Elizako moral gabeziari.