Golgi, Camillo
Italiar sendagilea (Corteno, Brescia, 1844 - Pavia, 1926). Kirio ehunak koloreztatzeko teknika bat asmatu zuen, zilar-nitratoz bustiz. Kirio sistemaren histologiari buruzko lanei esker, Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen (1906, Ramón y Cajalekin batera). v Golgiren aparatua. Biol. Zeluletako zitoplasman izaten den barrunbe zapal eta mintzez bildutako tolesdura multzoa, endoplasmako saretxoarekin lotuta dagoena. Golgiren aparatuak proteina landuak biltzen eta garraiatzen ditu endoplasmako saretxoan. Zelula jariatzaileetan oso garatua dagoen egitura da Golgiren aparatua; digestiorako lagungarri diren entzimak sortzen dituzten areako zeluletakoak, adibidez. Golgi italiar histologoak aurkitu zuen 1898. urtean.