Goenaga, Patxi
Gipuzkoar hizkuntzalari, irakasle eta euskaltzaina (Azpeitia, 1948). Filosofia eta letretako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. EHUko filologia fakultateko dekanoa izan ondoren, gaur egun irakasle da unibertsitate honetan bertan. 1995ean euskaltzain oso aukeratu zuten eta Euskaltzaindiako hainbat lan batzordetako partaide da, baita akademiaren idazkari eta Arabako ordezkari ere. Gramatikaren eta batez ere sintaxiaren arloak landu ditu. Bere lanik ezagunena Gramatika bideetan da.