Goes, Hugo van der
Margolari eta miniatura egile flandestarra (Gante ?, 1440 inguruan - Brusela ondoan, 1482). Ganteko Justoren adiskide eta Ganteko margolarien taldeko kide izan zen 1467 inguruan. 1475ean Rouge-Cloître-ko monasterioan sartu zen eta, nerbioetako gorabeherak izan bazituen ere, 1480a arte pintatzen segitu zuen. Artzainen adorazioa (1476 ingurukoa) T. Portinarik eskatu zion obrak eragin handia izan zuen Florentziako margolariengan. Beste Artzainen adorazio bat eta Andre Mariaren heriotza egin zituen; jarreren eta izaeren adierazpen sakona egin zuen lan haietan.