Goering, Hermann
Alemaniar mariskala eta politikaria (Rosenheim, 1893 - Nurenberg, 1945). Lehen Mundu Gerran sarri kondekoratua izan zen. 1922an alderdi nazional-sozialistan sartu zen. S.A.ko buru izendatua, Munich-eko estatu kolpea emateko ahaleginean parte hartu zuen (1923). 1928an diputatu hautatu zuten; 1932an Reichstag-eko lehendakari izan zen eta baliabide guztiak erabili zituen (negozio munduan batez ere) Hitler kantziler izan zedin (1933). Honek kargurik gorenenetara deitu zuen: Aireko ministro eta Luftwaffeko komandante (1935), Reich-eko mariskal eta gerrako ekonomiako buru nagusi (1940) izan zen. Oso bizitza lasaia egin zuen, ondasun oparoak bereganatuz eta naziek hartzen zituzten lurraldeetako artelan bildumak osatuz eman zuen. Luftwaffek izan zituen hodamenen ondorioz, Goering-en ospea ilundu egin zen: Hitler-ek baztertu egin zuen (lehenago bere ondorengotzat hautatu bazuen ere) eta alderditik egotzi 1945ean. Nurenberg-eko auzian heriotzara kondenatu zuten; kartzelan bere burua hil zuen pozoituta.