(Germanieraz, Glaukos). Mit. Korintoko erregea, elezaharren arabera. Sisiforen semea eta Belerofonteren aita zen. Zaldiei behorrak estaltzea eragozten zien, lasterketetan azkarrago izan zitezen. Afroditak, mindurik, bere behorrei eman zien bazka gisa, jan zezaten.