Gillespie, John
(Dizzy Gillespie deitua) (Cheraw, Hego Carolina, 1917 - Englewood, New Jersey, 1993). Estatu Batuetako tronpeta-jotzailea, kantari eta jazz orkestra zuzendaria (Cheraw, Hego-Karolina, 1917 - New Jersey, 1993). Cab Calloway-ren orkestrako tronpeta-jotzailea (1939-1941), 1943tik aurrera be-bop estiloaren sortzaile nagusietako bat izan zen. 1945ean Charlie Parker-ekin bat eginik, orkestra handia sortu zuen. Disko nagusiak: Groovin ´high (Parkerrekin, 1945), Night in Tunisia (1946).