Gimenez Bech, Jorge
Gipuzkoar idazle, itzultzaile eta argitaratzailea (Irun, 1956). 1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen Inazio Mujika idazlearekin batera. 1997an Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten. Euskal Herriko hainbat hedabidetan artikuluak idatzi ditu, eta literaturan ere jardun du. Arlo horretan, Gabriel Aresti ipuin lehiaketa irabazi zuen 1995ean, euskarazko atalean, Trenaren zain lanarekin. Dena dela, itzultzaile lanetan jardun du batez ere: Anjel Lertxundi, Inazio Mujika Iraola, Jokin Muñoz, Aingeru Epaltza, Joxean Sagastizabal eta Arantxa Iturberen lanak gaztelerara itzuli ditu.