Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gilyak

iz. Siberiako ekialdeko herri bateko kidea. Amur ibaiaren estuarioan eta ondoko Sakhalin uhartean bizi dira gilyak. 4.400 inguru ziren 1979an. Itxuraz beste hizkuntzekin harremanik ez duen hizkuntza paleosiberiarra hitz egiten dute. Arrantza dute lanbide nagusia (izokina, batez ere) eta itsas-lehoien ehiza. Nekazaritza lanetan XIX. mendean hasi ziren (patata). Gizonezkoen lanak ehiza eta arrantza dira, emakumezkoenak animalien larrua lantzea, landareak biltzea, arropak egitea… Administrazio sobietarraren mendera igaro zirenean lanbideak taldean eratu zituzten eta herri txiki batzuk lurralde zabalagoetan bildu.