Gillespie, Ronald James
Britainiar kimikaria (Londres, 1924). Kimika ikasketak amaituta, molekulen kimika landu zuen bereziki, molekulen ezaugarri geometrikoak hain zuzen. Besteak beste, Molecular Geometry (1972, Geometria molekularra), Chemistry, (1986, Kimika) eta The VESPR Model of molecular Goemetry (1991, Geometria molekularreko VESPR eredua) idatzi eta argitaratu ditu. Titulu eta sari asko jasotakoa da, Izaak Walton Killan Memorial saria, Tory domina (Kanadako Errege Elkartea, eta Noranda saria, besteak beste). VSEPR (Valence Shell Electron Pair Repulsion) teoria, kanpoko geruzako elektroi parearen kopuruan oinarritua, molekulen itxura deskribatzeko eta iragartzeko erabiltzen da.