gillotina
iz. Heriotzara kondenatuei burua ebakitzeko tresna, bi haberen artean erortzen den xafla aho-zorrotz batez osatua. v Frantzian 1792ko Iraultzan erabili zen gillotina, baina lehenago ere Eskozian, Inglaterran eta Europako beste herri batzuetan ezagutzen zen. Joseph-Ignace Guillotin-ek asmatu zuen (1738-1814). Gillotina 1792ko apirilaren 25ean ezarri zen Grève plazan. Hasieran Louisette izena eman zitzaion, edo Louison, baina berehala jarri zioten gillotina izena, asmatzailearen deituragatik. Frantzian gillotinaren erabilerak aurrera egin zuen XX. mendean zehar, 1960. eta 1970. urteetan behera egin bazuen ere (1965etik 1977ra zortzi heriotza zigor izan ziren, eta 1977koa izan zen azkena). 1981eko irailean Frantziak heriotz-zigorra gaitzetsi zuen, eta gillotinaren erabilera baztertu zuen. v Teknol. Papera mozteko makina, bi uztaien artean irrist eginez mugitzen den burdinazko aihotza duena.