Gesualdo, Carlo Venosako printzea
Italiar musikagilea (Napoli, 1560 - Napoli, 1613). Madrigalak ondu zituen, batez ere, eta haiei esker izan zuen ospea. Madrigalez osatutako lau liburu idatzi zituen 1594 eta 1596 urteen artean. 1611n beste bi liburu argitaratu zituen; harmonia konplexuko oso lan modernoak dira bi liburu horietan eman zituenak. Moteteak eta erlijio musika ere idatzi zuen.