getozka
iz. Bot. Urteko belar landarea, portulazeoen familiakoa, espatula itxurako hostoak dituena (Portulaca oleracea). Lurralde hotzetan urtekoa da eta lurretik altxa gabe hazten da, eta lurralde beroetan oso hazkorra eta iraunkorra da. Zuztarra eta zurtoinak gorrixkak izaten ditu; loreak hori-zurixkak. Zorro itxurako fruitu lehorra ematen du, barruan hazi beltz txikiak dituena. Zizareak botarazteko eta sukarra jaisteko erabili izan dira honen hostoak, herri sendagintzan.