Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gestalt

Psik. Psikologia eskola, fenomenoak antolamendu jakin bat duten osotasun gisa aztertzen dituena. Eskola honen arabera, osotasun egituratu baten esanahia ez dute ematen haren elementu osagarriek; hala, irudi marraztu batek badu esanahirik, marrazkian zuloak badira ere. 1912an sortu zuten Max Wertheimer, Kurt Koffka eta Wolgang Köhler alemaniarrek; 1930. urte inguruan Estatu Batuera eraman zuten erbesteratu alemaniarrek. Han indartu zen analisiaren ikuspuntu zientifikoaren aurka, analisi mota horrek giza balioak baztertzen dituelakoan. Gestalt terapiak psikoanalisiaren eta filosofia existentzialistaren baliabide batzuk erabiltzen ditu, baina orainaldiko bizikizunak aztertzen ditu iraganak baino areago. Eredu edo egitura sortu berriak (gestalten) azpimarratuz, bizikizun osorik berrien erdigune bihur daitezkeenak, gaixoaren ohiko jokabidea era erantzunak aldatzen saiatzen da. Hitzezko ez diren jokabide alderdiak asko aztertu ditu Gestal-ak.